Euskeraren Jatorriaren IX Biltzarra : AURKEZPENA

preview_player
Показать описание
Euskoiberismoa XXI. mendean

Euskeraren Jatorriaren 9. Biltzarra - Gernika-Lumo - 2014ko maiatzak 10
Sarrera Aurtengo biltzarraren gai nagusia euskoiberismoa denez, gaur egun iberierari buruzko ikerketa lanak egiten duten lau hizlari izango ditugu. Batetik Virgilio Correiak, Portugalgo Conimbrigako Museoko ikerleak, penintsulako hego-mendebaldeko idazkeraz eta dauden teoria berriez hitz egingo digu. Ondoren Luis Silgo Valentziako iberiar ikerleak gaur egun eztabaidatzen ari diren iberieraren eta euskeraren arteko harremanak zertan diren azalduko digu. Antonio Arnaiz Complutenseko irakasleak historikoki egon zen iberieraren eta euskeraren arteko harremana nola deuseztatu nahi izan duten sakonduko du eta azkenik Jabier Goitia ingeniari eta geografoak Iberiako toponimiaren eta euskeraren arteko harremanak toponimian eta terminologian utzi dituen aztarnak azalduko dizkigu.

Bazkariaren ondoren bisitaldi etnografikoa egingo dugu Gernikako Arbolara, haritzaren esanahi mitologikoaren gainean. Ondoren beste zenbait hitzaldi izango dugu: Jaime Martinek dogonari buruz duen teoria, Kanadako Edo Nylandek euskera hizkuntza indoeuroparren oinarria dela dioen teoria, Jon Nikolas historialariak egin duen azken liburua, eta amaitzeko, Iruña-Veleia izango da hizpide, Jorge Ribero-Meneses ikerlearen hitzaldiarekin eta IPCEk egindako azken txostenarekin.

Aurten mintegi berezi bat egingo da aurreko egunean, ostiralean, biltzarraren osagarri gisa. Bertan, Kanadatik etorriko den Edo Nyland ikerlearen bizitza osoko lana sakonki ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean, mintegiaren laburpena azalduko digu.
Egitaraua 09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa. 09:45 Agurra Gernika-Lumoko alkatearen eskutik eta Biltzarraren aurkezpena 10:00 Virgilio Correia “La escritura del Suroeste de la Península Ibérica: viejos datos, nuevas teorías y su importancia para el estudio de las antiguas culturas hispánicas”. 10:45 Luis Silgo: Nuevas perspectivas en ibero-vasco y euskera medieval 11:15 Atsedenaldia 11:45 Antonio Arnaiz: Vascoiberismo: un proscrito en la mitad del siglo XX 12:15 Jabier Goitia: Iberiako toponimia 12:45 Mahaingurua: Euskoiberismoa XXI. mendean – El vascoiberismo en el siglo XXI 13:45 Bazkaria 15:30 Bisitaldi etnografikoa Gernikako Arbolara 17:30 Bestelako teoriak. Jaime Martin: Dogón y euskera: algo más que un origen común 18:15 Bestelako teoriak. Edo Nyland: Euskera: hizkuntza indoeuroparren oinarria: laburpena 18:45 Liburuen aurkezpena. Jon Nikolas: La arquitectura de las naciones -El surco de babel 19:15 Iruña-Veleia. Ribero Meneses: La prueba de la autenticidad de los hallazgos de Iruña-Belella 20:00 Iruña-Veleia. Instituto Patrimonio Cultural de España: Estatu kolpea euskal kulturari 20:30 Biltzarraren amaiera
Mintegi osagarria: ostiralean, maiatzaren 9an Gernikako Astran 16:15 Edo Nyland: Euskera: hizkuntza indoeuroparren oinarria 18:00 Atsedenaldia eta gero 18:30ean bigarren zatia 20:00 Saioaren amaiera
Рекомендации по теме