Euskeraren Jatorriaren VIII. Biltzarra-AURKEZPENA 'Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia'

preview_player
Показать описание
Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia

Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra - Lazkao - 2013ko maiatzak 25
Sarrera
Hizkuntza eta pentsamendua eskutik doazelarik beti, euskararen jatorria ondo ezagutzeko ezinezkoa gertatzen zaigu gure arbasoen pentsamoldeak ezagutzea. Eta aitzin garaietako pentsamenduak gutxitan ziren idatziak eta modernoki kontzeptualak, baina gure garaietara heldu zaizkigun hizkuntza mota zehatz bat erabiltzen zuten: hizkuntza mitiko-analogikoa.
Biltzarrean mitologiak gure hizkuntzaren sorrera hobeto ulertzeko eman diezaguken laguntzaz hitz egingo da. Lehendabizi Juan Inazio Hartsuagak izango da hizlari, bere “Hitzak fosil” liburuan azaldutako hainbat proposamen dakarzkigularik. Roslyn M. Frank Hamalau irudiaren iradokizunetaz jardungo da. Felix Zubiagak jasotako sumeriar baliokidea duen euskal ipuinaren antzezpenaz jarraituko dugu. Xabier Renteriak euskaraz hitz egitean ditugun adiera inkonziente batzuei tiraka, aitzineuskarak isla zitzakeen zenbait mundu ikuskera zundatuko ditu.
Bazkariaren ondoren bisitaldi gidatua egingo dugu Joxemiel Barandiaran Museora. Itzulian, ohiko Gogoratuz atalan, Jorge Oteitza eta bere “gure aurreindoeuroparraren euskal filologiarako nozioak” aztertuko dira. Ondoren Antonio Laguardiak idazkera iberiarraz duen teoriaren berri emango digu. Azkenik, liburuen aurkezpenak eta Iruña-Veleiari buruzko azken berriak ekarriko ditugu.
Рекомендации по теме