Euskeraren Jatorriaren VIII. Biltzarra: Juan Inazio Hartsuaga 'Hitzak fosil'

preview_player
Показать описание
Juan Inazio Hartsuaga: Hitzak fosil

Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia

Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra - Lazkao - 2013ko maiatzak 25

Hizkuntza eta pentsamendua eskutik doazelarik beti, uskararen jatorria ondo ezagutzeko ezinezkoa gertatzen zaigu gure arbasoen pentsamoldeak ezagutzea. Eta aitzin garaietako pentsamenduak gutxitan ziren idatziak eta modernoki kontzeptualak, baina gure garaietara heldu zaizkigun hizkuntza mota zehatz bat erabiltzen zuten: hizkuntza mitiko-analogikoa.
Biltzarrean mitologiak gure hizkuntzaren sorrera hobeto ulertzeko eman diezaguken laguntzaz hitz egin zen. Lehendabizi Juan Inazio Hartsuagak izan zen hizlari, bere “Hitzak fosil” liburuan azaldutako hainbat proposamen ekarri zituen. Roslyn M. Frank Hamalau irudiaren iradokizunetaz jardungo zen. Felix Zubiagak jasotako sumeriar baliokidea duen uskal ipuinaren antzezpenaz jarraitu zuen. Xabier Renteriak uskaraz hitz egitean ditugun adiera inkonziente batzuei tiraka, aitzinuskarak isla zitzakeen zenbait mundu ikuskera zundatzen saiatu zen.
Bazkariaren ondoren bisitaldi gidatua egin zen Joxemiel Barandiaran Museora. Itzulian, ohiko Gogoratuz atalan, Jorge Oteitza eta bere “gure aurreindoeuroparraren euskal filologiarako nozioak” aztertu ziren. Ondoren Antonio Laguardiak idazkera iberiarraz duen teoriaren berri eman zuen.
Рекомендации по теме