BULEGO - Zure Begi Horiek

preview_player
Показать описание
#BULEGO #ZureBegiHoriek 👁️⭐🐚

Entzun SPOTIFY-en! / Escúchala en SPOTIFY!
------------------------------------------------------------------------
Gelditu dezagun guztia segundo erdi batez.
Zarata honen erdian
ez da ezer entzuten.
Zenbat inertzia,
zenbat sasi-iraultzaile.
Nik bihotzetik
abesten asmatzea bakarrik nahi dut.
Ortzi-mugak begietan Orruako gau batean.
Gure drama guztiak
Ez ziren horrenbeste.
Abiadura bizian goaz unerik une.
Nire kantu guztiak
zure neurrira sorturik daude.

ZURE BEGI HORIEK
Nire mundua hankaz gora jartzen dute.
Ekaitzik bortitzena etorrita ere,
esperantza eta babesgune.
Gehiegi pentsatzen dugu zer pentsatuko duten.
Lehen aldi gehienak
Aspaldi joan ziren arren.
Berriz entzun nahi ditut, betiko kantu haiek.
Izarrei begira orduek hegan alde egin arte.

ZURE BEGI HORIEK
Nire mundua hankaz gora jartzen dute.
Ekaitzik bortitzena etorrita ere,
esperantza eta babesgune.

Noiz hasi ginen
bihotzak dioenari uko egiten.
Malkoen edertasuna barrurako gordetzen.

ZURE BEGI HORIEK
Nire mundua hankaz gora jartzen dute.
Ekaitzik bortitzena etorrita ere,
esperantza eta babesgune.
------------------------------------------------------------------------
Zuzendaritza: Bárbara Fdez.
Zuzendaritza laguntzailea: Leilah Pérez
Argazki zuzendaritza: David Mendizábal
Produkzioa: Two Little Octopus
Fokista: David Palomo
Kamera Laguntzailea: Roberto Peintre
Gaffer: Jon Cabases
Camera Car: Collider
Arte Zuzendaritza: Uxue Monreal
Makillajea eta Jantziak: Javier Serrano
Jantziteria: Morrow Fashion
Ekoizpen burua: Iker Aranguren
Ekoizpen laguntzailea: Irati Rubio
Ekoizpen laguntzailea: Mikel Casado
Grafismoak: Ipnosix Studio
Edizioa: Bárbara Fdez.
Kolorea: David Mendizábal.

Aktoreak: Nerea Uribe, Javier González de Alaiza, Ariane Flores, Udara Zubillaga

Eskerrak: Talleres Mendi, Arantxa Mendizábal, Nines Mendizábal, Ionan Aisa, Ana Olaiz Goñi, Txeri Olaiz, Goñi, Eguen Goiko, Miguel Sagardoy, Bizkaia Film Commission.

Kantuaren grabaketa: Gaztain estudioak.
Kantuaren nahasketa eta grabaketa: Eñaut Gaztañaga
Kantuaren masterizazioa: Felix Davis, Metropolis studios.
Musika eta hitzak: Tomas Lizarazu
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

Nire euskarazko lehen abestia oso berezia da niretzat, ez bakarrik nolakoa den, zer esaten duen eta nola entzuten duen kontuan hartuta, baita hizkuntza interesgarri eta berezi hau ikasten jarraitzeko inspirazioa izan delako eta delako ere. Eskerrik asko, beraz, Bulego. Zuen esperientzia egunen batean zuzenean bizitzeko irrikan nago. Onenak zarete... "ta horrela izan dadila urterik urte" ❤🤍💚

adriantiradodeleon
Автор

Kiston kantu politte indezute Zorionak benetan lan-talde osuei.
AUPA BULEGO!!!
❤️😊🤩🙌🏻👏🏻

markelzubimendietxezarreta
Автор

Begiak bustita. Bihotz ukitu didazue nire aita gogora ekarrita. Eskerrik asko.

asiersanz
Автор

Zure begi horiek nere mundua hanhaz gora jartzen dute❤❤Eskerrik asko!!!

joseluisberzalturrado
Автор

Con la lagrimilla desde tan pronto
Currazo equipo!!

martinmuela_
Автор

Como se nota cuando una canción sale del alma, con amor y sentimiento. ❤❤

javierandino
Автор

Aitatasunaren ereserkirik politena, milesker!

joxemartin
Автор

No sé que mas decir de este grupo.. De esta voz.. Me encantan❤

virkyaguayo
Автор

aupa!!! hermoso video!!!... saludos desde el sur del mundo!!!...

squizo_
Автор

IMPRESIONANTE
Hace tiempo que no había oído una canción tan BONITA
ZORIONAK EKIPO

jaggcarnitrom
Автор

Beti bihotzeraino iristen…eskerrik asko Bulego ❤️

josebazubizarreta
Автор

Portugaleteko kontzertuan joa, orain bigarren aldiz entzuten dudala askoz gehiago gustatzen zait. Besarkada handi bat Ibaizabaleko Ezkerraldetik.

hodeiertz
Автор

❤SIN PAZ NI LIBERTAD NO HAY SALUD NI FELI CIDAD ❤😂

felicitasramobeltran
Автор

❤atzo entzun nuen Anoetan eta pentsatu nun hori Bulego da!! Tomasen ahotsa😂
Ederra abestia!!
Zorionak desiatzen diska berria entzuteko🎉

ibangardiel
Автор

Abesti ederra, mila esker abestiarengatik ❤❤

i.m
Автор

Ezin polittagua benetan❤️❤️ zorionak talde guztiyai😊

jokinarruti
Автор

Lehen aldiz Durangoko kontzertuan entzun nuen, oso unkigarria eta oso polita. Mila esker horrelako abestiak egiteagatik

iratigarciaaurtenetxe
Автор

Oso abesti ona eta nola ikusten den biotzetik abesten dela❤❤❤❤❤

idoiauriguen
Автор

Esperantza eta babesgune....ederra!!!! Gora zuek😘

elixabeturdangarinlasa
Автор

❤❤ a ze abesti polita... abenduaren 4-ra begira.... 😊

arantxareguero