#11 - Desiorako urratsa

preview_player
Показать описание
Desioak askatu egiten gaitu ala beharrak sortzen dizkigu? Beti izan ditut zalantzak kontzeptu honekin. Izan ere, txikitatik, desioa mugatzaile bezala ulertu baitut. Desioak izateak aseezintasun sentsaziora eramaten gaituela ulertzen nuen. Zerbait desiratzeak, hura edukitzearen ideia dakar. Ez duzun zerbait jartzen dizu begi aurrean, buruan; eta lortzen ez duzun bitartean guztiz osaturik egongo ez zarenaren sentsazioa sortzen dizu.
Txikitan, zer lanbide izango nuen galdetzen zidatenean, kazetaria izan nahi nuela erantzuten nuen. Desio horri jarraituz nabil, gaur egun, testu hau idazten.
Gaurkoan Desiorako urratsa emango dugu.

👇Para más información visita/ Informazio gehiagorako:

📲Y síguenos en nuestras redes sociales / Jarrai gaitzazu sare sozialetan:
Рекомендации по теме