filmov
tv
errua (ft. Enid Rosales)

Показать описание
inesosinaga ft. ft. Enid Rosales
#itsasoadabidebakarra
Umeak ginela ere gerra zaharreko jende derrotatua ikusten genuen itzultzen, kartzelatik edo herbestetik, euripean herri osoaren errua kargatzen. Eskoletan, irratian, elizan, telebistan, irabazleen harrokeriak agintzen zuen. Erruaren banatzaileek ia ofizioa zuten erru guztia herriko jendeari egozten.
Errudunetakoak ginela haintzat hartu eta, zapalduok, gauzak aldatzen ahalegindu ginen. Bortxaren eta erruen kontra lehendik zetorren erresistentzia jarraitu genuen.
Ez ginen gauza izan, egia esan, bestela antolatzeko ez gizartea, ezta geure artea ere. Geure artean ere erru banatzaileak ugaldu ziren erruak besteen lepoan ezartzen.
Eskarmentuen ondoren, nik behintzat ez dut zertaz harrotu eta ez dut zertaz damutu. Dena dela, erru banatzaileok, niri ez didazue zertan errua kendu. Dena ez kendu: ez kendu niri errua. Niri errua besterik ez zaidalako geratzen. Leporatzen zaidan errua eta, batez ere, gauzak aldatzen jakin ez izanarena.
Ez egidazue kendu nire errua, ez herri osoaren gure erru zaharra, erru gabe ez dut ezer, ez dut ezer egin izan.
musika: gose
moldaketa: Enid Rosales eta Ines Osinaga hitzak: Joseba Sarrionandia
Enid Rosales: tres eta ahotsa Naile Sosa: perkusioa
~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~
doluaren aitortza bat da #itsasoadabidebakarra
aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat
elkarri begira jarri eta elkarrekin dantza egin eta gero, beste zapore bat dute orbainek
espazioa konpartitzearen ariketa etengabea egin dugu proiektu honetan, dena aldatzen baita gure artean hitz egiten dugunean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean
gabiltzalako gaude hain zikin
© 2022

Комментарии