ines osinaga - dena aldatzen da

preview_player
Показать описание
ines osinaga

Dena aldatzen da, “Todo Cambia” kantuaren moldaketa

argia, itzalak eta kea: Jessica del Campo
begia, mugimendua eta kolorea: Itziar Bastarrika Madinabeitia

Belun estudioan grabatua, 2022ko udaberriko azken ilargi betearekin

-----------

hitzen itzulpena: Miren Amuriza Plaza
musikaren moldaketa: Ines Osinaga Urizar
musika eta hitzak: Julio Numhauser (Warner Chappell Music-en kortesiaz)

ahotsak, ukelelea, panderoak panderetak eta larru guztiak: ines osinaga
soinu ingeniaria, nahasketak eta masteringa: Victor Sanchez
ekoizpena: ines osinaga

#alutik
#pospartumdepressionsurvivor
-----
aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da;
aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da.
klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz;
dena aldatzen da, beraz /ez harritu aldatzen banaiz.

eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak,
txoriak habia eta / arnasa amoranteak.
ibiltariak bidea / aldatu egiten du maiz;
dena aldatzen da beraz, / ez harritu aldatzen banaiz.

dena aldatzen da, / dena aldatzen da...
dena aldatzen da, / dena aldatzen da…

gauez aldatzen da aldez / eguzkiaren sarea;
udaberrian soinekoz / aldatzen da landarea.
piztiak ilajez eta / aitona zaharrak bisai(a)z,
dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz.

ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina;
nire herriaren memoria, / nire jendearen mina.
bart aldatu zenak bihar / aldatzen segi dezala,
paraje urrunotan ni / aldatu naizen bezala.

dena aldatzen da, dena...
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

Beautiful song. I wish I understood Basque, your voice is magic.

darrelllatham
Автор

Aupa Euskal Herriko Ahots ederra eta Argentinako esentziaren nahasketa Itzel hau ;) Aupa Ines Osinaga eta Mercedes Sosa

gotzonbatikonetxegarai
Автор

Ederra Ines! Zure ahots zoragarria aspalditik entzungabea neukan. Ea abesti gehiago oparitzen dizkiguzun. Besarkada handi bat Madrildik.

hodeiertz
Автор

Bihotz bihotzien emoten Sosak ....Baitta hi ere...AUPA HI¡¡¡

cristinaarriaranarregui
Автор

Jo! Ze ona, hunkigarria! Barruraino iritsi zait. Eskerrik asko horrelako opariak eskaintzeagatik

KontxiOruesagastiArzalluz
Автор

Inés; azken urtetan nere abestik maitakorrena izan da, Eta Mercedes beti izan dut gogoko. Gaurtik aurrera zu ere nere bidean izango zaitut....Zorionak eta mila mila esker

mariajosegarmendiatolosa
Автор

Muyyyy linda está actuación me encanto

luciafisperigo
Автор

Ta itzultzailea....Miren Amuriza, bata ta bestea oso ahundiak

jonbarcenamoradillo
Автор

Mercedes Sosaren bertsio ederra... aupa Inés!

diegocalvo
Автор

Alguien que tenga la traducción al español 😅

carlosperalta