filmov
tv
Herri Dendak ateak ireki ditu

Показать описание
Gabonetako mugimenduarekin bat eta urteko egun hauetako ohiko kontsumoari alternatiba bat emateko prest hasi da aurtengo Herri Mugimenduen Azoka. Bostgarren edizioa dugu jada, eta aurten, Komite Internazionalistak, Bilboko 33 eragileekin batera, gogotsu hartu du erronka.
Zirika! gunean -Erronda 12 kalean- dago kokatuta Herri Denda, eta abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte, 11:00tatik 15:00ra eta 16:00tik 20:00ra bitartean egongo da zabalik sartu eta trasteatu ahal izateko. Bertan Ernai, Askapena, Ohiuk, Ikasle Abertzaleak, CNT, KEM-MOC eta beste eragile batzuen materiala aurkitu ahal izango duzue; kamisteak, liburuak, txapak, jostailuak eta txiskeroak, besteak beste.
Horretaz gain, aisialdi zein informazio ekintzak ere prestatu ditu Komite Internazionalistak Zirika! gunean.
Honen bidez, Herri Dendak Bilboko eragileen lanaren berri ematea eta plazaratzeko beste modu bat aurkeztea du helburu. Beste kontsumo mota bat sustatzeko grina ere.
Ibaik, Komite Internazionalistako eta Herri Dendako partaideak adierazi duenez, urte osoan, eragile bakoitzak bere kabuz lan egiteko joera duen arren, proiektu honi esker, denek indarrak batu eta elkarlana sustatzen dute, auzo mugimenduari ere bizitasuna emanez.