filmov
tv
Bertso saioa (1) (Tolosa, 2021-03-19) (30'57'')

Показать описание
Bertsolari gazteen emanaldia izan da Tolosan honako protagonista hauekin: Ander Goikoetxea “Andriu” gai jartzaile lanetan, eta bertsotan, Maddi Aiestaran, Ane Zubia, Joanes Illarregi eta Ekhiñe Zapiain. Derrigorrezko agurraren ostean, ofizioko jardunean ipini ditu gai jartzaileak. 1-Maddi eta Ekhiñe motxiladun haurrak izan ziren. Maddik borrokan jarraitu nahi du Euskal Herri aske bat lortu arte. Ekhiñeren etxean, berriz, nahikoa eskaini diote borrokari. 2-Joanes eta Ane. Joanes ‘La Resistencia’ telebista saioko aurkezlea da. Gaur Ane Zubia bertsolari ezaguna da gonbidatua. 3-Ekhiñe beratarra da. Euskal Herriari ezarri dizkioten mugak lehen lerroan bizi dituen herria da Bera. 4-Bi habanera osatzeko oinak eman dizkio gai jartzaileak Aneri kantuan ari den bitartean. Anaitasuna eta ahizpatasuna ditu gaitzat. 5- Ekhiñe eta Joanes. Pandemiaren eraginpean araudi berezi asko sortu da. Uda honetan astebete libre utziko dute herriko jaiak ospatzeko. Zein herritako jaiak salbatu nahiko dituzte? Honaino lehen bideoak eman duena.