filmov
tv
Loraldia festibalaren 8. edizioa: Hautsi zen anphora!

Показать описание
ZORTZIGARREN LORALDIA: HAUTSI ZEN ANPHORA!
Martxoaren 7tik 27ra
Etiopia, utopia. Anphora, iragana. Sortzailearen irudi metaforikoek irudikatzen dute gure unibertsoaren paisaia. Transmisioa badakar. Zerumuga begietan iraganarekin hausten dugu eta mila ispilutan gure sormen garaikidea islatzen da. Gaurkotzea dugu xede. Horregatik “Hautsi da Anphorari” lau hamarkadako hautsa kendu diogu eta gaurko musika-itsasoetan nabigatuko da belak betean.
Menturazaleen sasoia amaitu zela aldarrikatu zuten arren, Loraldiak abenturaren ziurgabetasuna du gustuko. Arriskuak hartuko ditugu musika garakidearekin tauletan eta Laboaren esperimentazioaren bidea bidean bide ibiliko da. Sarritan ekartzen dugu gogora Oteizak urratutako traineruen joera: atzera begira jarrita aurrera joko dugu. Loraldia Terminalak hartuko du lurra Bilboko Zorrotzaurre irlan. Terminal honetatik hegan abiatuko da sormen berriaren harrobia. Euskal Harrian lili kimu sortu berriak loratzen dira arrakaletan eten gabe.
Gazte-sormenari eremua zabaltzea edizio honetako berrikuntzarik nabarmenetakoa da. Lur berrien esploratzaileak gara. Sormena da bidea. Herri bat abian. Loraldia, mendi-makilak lez, ibilian-ibilian geroaren akuilua da. Probokatzea dugu asmo. Zortzigarren bidaiari ekiteko prest gara. Azken igandeak Alaine Agirreren gogoeta dakar: “gerorik balego, zenbat aldiz loratuko gara, Bilboko martxoetan?”