EUSKAL TRENBIDE SAREA | Dena aldatzen duen keinu bat

preview_player
Показать описание
EUSKAL TRENBIDE SAREA |

Azaroaren 25a “Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna” dela eta, Euskal Trenbide Sareak bere trenbide-sareko geltoki batzuetan jarri dituen larrialdiko berrogeita hamar totemei eta zaintzako hogeita hamar kamerei buruzko bideoa argitaratu du.
Sorospen-puntuak, larrialdi-kasuetarako sakagailu bat duten segurtasun-totem batek osatzen ditu. Sakatzean dei automatikoa egiten da ETSko aginte postura, alarmako abisu akustiko bat sortzen du gertatzen den geltokian bertan, totemaren goiko aldean instalatutako argi kliskatzailea distira egiten hasten da eta aldameneko kamerak zuzenean emititzen hasten dira. Trenbideko zirkulazio guztia kontrolatzen den ETSko aginte postutik, deiaren sinesgarritasuna egiaztatzen da eta, hala badagokio, SOS Deiak-era bideratzen da.

#EuskalTrenbideSarea #EuskoJaurlaritza #GobiernoVasco
Рекомендации по теме
visit shbcf.ru