06 Zure Ondoan (Harresien Gainetik)

preview_player
Показать описание
Konplikatu ditut ideia guztiak,
berridatzi ditut abesti hautsiak.
Burua lehertu dut berriro senti zatzaidan,
burua lehertu dut.

Atzean utzi ditut nire oinarriak,
lurperatu ditut zutaz oroitzean,
gure arteakoa noizbait piztu nahian.

Konplikatu ditut ideia guztiak,
berridatzi ditut abesti hautsiak.
Burua lehertu dut berriro senti zatzaidan.

Atzean utzi ditut nire oinarriak,
lurperatu ditut zutaz oroitzean!

Zure ondoan berriz esnatu nahi nuke, behin da berriz haserretuz,
negar malkoak algara bihurtuz, elkar laztanduz.
Zure ondoan bizi nahi ditut inoiz amets nintzakeen
momentu ahaztezinak, istorio amaigabeak.
Nire oroitzapenak zure ere izan daitezen
inungo mugetatik urrun.

Irakatsi zenidan, ikasi genuen elkar maitatzea zer zen.
Eta gaur, hemen naukazu berriro, lehen egun hura berriz bizitzeko prest!

Orain bai, zure ondoan ametsak inoiz baino gertuago senti ditzazket
nonbait gure gorpuak eztandaraziz.
Noizbait elkartu gintuen bideak, patuak edo maitasunak,
bizitza ezberdin bat ikusi beharrak.
Nonbait aurkitu genuen modua, giltza edo erantzuna,
eguneroko poza emanen diguna!

Zure ondoan berriz esnatu nahi nuke behin da berriz haserretuz…

The Friday's Crew taldearen "Harresien Gainetik" laugarren diskako kanta.

Canción del cuarto trabajo titulado "Harresien Gainetik" de The Friday's Crew.
Рекомендации по теме