NOMADAK | Lekuko Gara (Hasieratik+)

preview_player
Показать описание
Nomadak taldearen "Hasieratik +" diskotik ateratako abestia.

LETRA:
Filosofiaren lur erradikala
Iraultzarik ez den mapetan
Dena aldatzeko saiakeran
Pentsamendurik gabeko sareetan

Gertatzen ari denaren lekuko gara
Ezintasunak harrapatuta
Gertu dauzkagun apustu berrien beldur
Ezezaguna zaigun hortan

Nola abestu, esperantzari
Errealitateak jipoitzen gaitu(e)nean?
Nola abestu, biharko haizeari
Gaurkoa geldi dago(e)nean?

Izenik ez duten lur bakartietara
Ihes egiten dut gauero
Itzaltzen ez diren izar argiek
Gidatzen naute egunero

Irabazle eta galtzaileen aferan
Nortasuna ahazten da maiz
Nora goazen ahaztuta
Autozentsurarako bidean

Hitzak sarritan haizeak daramatza
Ahanzturaren paradisuan
Ta nork du giltza hau zabaltzeko
Malabareen joko honetan

Behin eta berriro, eta behin betiko
Justiziaren lurraldean
Entzuten diren, hitz polit ho(r)iek
Noizbait zentzua izan dezaten

Gaur esnatu naiz, zeru iluna argitzekotan
Mila aldiz ibilitako lurretan
Landatutako lore berdinak hemen landatu
Haiek ekarriko dutela amestu
Zuk ekarriko duzula amestu
Рекомендации по теме