22m2 - NOMADA

preview_player
Показать описание
22M2 (HobeitaBiMetroKoadro) izeneko talde hau Naroa Gaintzaren proiektu berria dugu. Azken urteetan Amaiur taldean aritu ondoren, abentura berri bat hasi du. 2014ko negua eta udaberria bitartean Asier Ercilla teknikariak grabatu du Bilbon. David Nanclaresek, lana ekoizteaz gain, gitarra eta baxua grabatu ditu, eta David Gorospek bateria.
Bakarkako disko bat dirudien arren, Naroa eta Davidek hainbat musikariren laguntza izan dute grabatzerakoan. Besteak beste, Igon Olaguenaga (Mandoilek) eta Zuriñe Hidalgo (Hesian) ahotsean, Eunate Vilches biolinean, Zigor DZ (Scrath), Antton Uriarte eta Imanol Ubeda (Deabruak teilatuetan, Bide Ertzean) izan ditu lagun.
Nabarmentzekoa Elliott Murphy eta Olivier Durand-en laguntza “Derroches” kantan.
Rock and roll banda baten kontzeptuari heltzen dio lanak. Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. Bere musika-kutxako onena eskaintzera dator Naroa. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak. 11 kantu, 11 lagun, 11 doinu, 11 erritmo, 11 istorio eta milaka sentsazio biltzen dituen diskoa deskubrituko du entzuleak. Lan zintzoa, erraietatik idatzia, gutako bakoitzaren bihotzerantz zuzendua.

NOMADA bideoklipa, azaroaren 13an argitaratuko den KARRATURA izeneko lehen lan luzearen aurrerapen kantua da.
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

HolA narora pilota non yasine naiz Laguna però ya sabes que paso un besoooo grande

yassine
Автор

Abesti ederra! Zorionak ta eutsi gogor Naroa!!

LuisSolo
Автор

Ania naiz está zure ikaslea izan nintzen era oso pilota está etorri mukusulubara etorri bizitan mezedez

mariapilarmartinsalicio
Автор

a ze polita! hasieratik gustatu zait eta ez nekien 22 m² ren berri

plazentzia
Автор

Perdono todo por que el amor no sabe de condiciones que tal mis hijoos llevo 4anoñ sin verles no es justo

yassine