Lagun abertzaleak (Pantxoa eta Peio)

preview_player
Показать описание
Batzuk Jainkorik gabe, besteak fededun,
Denak alor berean uztarriko lagun,
Abertzale guztiek lan egin dezagun,
Euskal-Herria egin dezagun euskaldun.

Abetzaleak gara, ez dugu gordeko,
Zazpiak-Bat baitugu Herri bakartako.
Giderrak noiz dituen eskutan hartuko,
Horren alde gara gu beti zutituko.

Berma abertzaleak, Euskadiren alde:
Zuen borroka ez utz bozetan debalde!
Bozka, abertzaleak, Euskadiren alde:
Euskal-Herria ez utz laguntzarik gabe!

Euskal-Herria berriz egin behar dugu,
Haundikiak baitira hartaz baliatu.
Gure mintzaira dute beti mespretxatu,
Aitamen lurra laster arrotzari saldu.

Zer eskatzen ote du gaur Euskal-Herriak
Eta partikulazki euskal gazteriak?
Herrian bizitzeko lantegi berriak!
Nork ditu eraikiko, ez bada Herriak?

Berma abertzaleak, Euskadiren…

Lana Herrian eta Euskara plazara,
Erroietarik libre laborari-lurra,
Herriko gobernua Herriko-Etxera
Eta Euskadikoa guztien menera.

Langile, laborari, populu guztia,
Sozial asmu berri bat da gure nahia.
Hori buruz baturik gaitezen abia,
Tresnatako harturik gaur autonomia.

Berma abertzaleak, Euskadiren…
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

Abertzaleak Garelako ! Bozka ezazu Ezker Abertzale Berdeai ta Ezker Independentistari !!!

Gora Euskadi Askatuta ✊🏽

ionuttxabarria
Автор

Bideo onetara etorri behar zara hori idazteko??? Ze bizitza tristea.

etxebe