filmov
tv
Antxoko Gau Beltza🔥🧟♀️: Pitxi Txulo mamua, Papinkumeak, Fermin mamuak…

Показать описание
PITXI TXULO👻🧟♀️🔥
Kondairak dio, aspaldi, nondik zetorren inork jakin gabe, egun batetik bestera, Antxon bere izena eta adina inork inoiz ezagutu ez zuen umezurtz bat azaldu zela. Kaleetan zebilen, oso beldurtia eta iheskorra bezain bihurri zein zirikatzailea zen. Jendeari janaria zein dirua eskatzerakoan "ziria edo
Saria" nahi ote zuten esaten zien, bere modura noski, hitz egiteko ere zailtasunak zituen eta;
"Pitxi..ziria edo saria pitxi?..., denari "pitxi" esaten zion, "pitxi" hau eta "pitxi" bestea, jendeak Pitxi batailatu zuen arte, Antxoko Pitxi umezurtza. Ez zitzaion ez amik ez aitik ezagutu, ez seniderik, eta lagunik ere ez zituen egin.
Egunez ikustea arraroa zen, baina iluntzerakoan kaleetatik zebilen:
"pitxi...ziria edo saria pitxi?"
"pitxiiii...txanponik pitxi?", "pitxiiii, jan behar bero, potoldu behar gero pitxiiii"
Ez zuen sekula laztanik jaso, ez besarkadarik ezta muxu baten berotasunik sumatu ere ez. Ez zen inorrekin fio. Trapu zaharrekin jantzita, ez zen eskolara joaten, gauez sua eginez berotzen zen.
Egun baten azaldu zen bezela ere desagertu zen, zer gertatu ote zitzaion jakin gabe herriak bere berririk berriz ez zuen izan, Antxo Pitxi gabe?
Baina...badaude iluntasunean eta erreka bazterrean...ikusi izan dutela esaten duen pertsona batzuk,
gizarteak gaizki tratatu, beldurtu eta ezkutatu zela diote besteek.
Gizartearen hoztasunetik ihes egin eta zulo batean ezkutatu. Erreka bazterretako Pitxi eta bere zuloa,
pitxi eta zuloa....pitxi zulo...egunez izkutu gauez ez ikutu....
PITXI TXULO.
Beldurrez josita dagoen pitxiri sua gustatzen zaio, berotasuna sumatu eta beldurrak uxatu.
Urriaren 31ero, Gau Beltzarekin, kandela eta sua ikustea oso gustoko du, haurren beldurren berri izan eta hauek uxatzeko. Pitxik ez du bera jasandakoa beste haurrik jasatea nahi.
Ordutik haurrek Gau Beltzean, Antxon, Pitxi Txuloko suari zera eskatzen diote:
“Pitxi txulo sua, gaitzazu babestu
negu eta iluntasun daude gertu
jakiak eta uzta hartu!
desagertutakoak gogoratu!
zure beroa sumatu
beldurrak uxatu!!!!”
Ez dugu nahi beste berorik zure muxuen sua baino!
Antxoko Gau Beltza Taldea.