SKABIDEAN – Geldiunea (HIRI ZAHAR ZIKINA 2022)

preview_player
Показать описание
Jaitsi diska osoa kalitaterik hoberenean hurrengo estekan (.rar)!
¡Descárgate el álbum entero en la mejor calidad en el siguiente enlace!

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Abestia / Tema: Geldiunea
Albuma / Album: Hiri zahar zikina (2022)
Musika: Skabidean
Musikaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa / Grabación, mezcla y masterización de la música: Kaki Arkarazo (Garate Studios, Andoain).

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

LETRA [EUS]

Buruko minak zeozer esan nahi dit…
Ozeanoko izkira bat naiz ni.
Uraren handitasunak izkira txikitzen du;
aurreratzeko trakeskeriak atzean uzten du.

Buruko mina astuna da oraindik…
Begirada arrotzen pisua zait gordin.
Bizkarrean nabari dut, iltzaturik sakonki;
gogoetarik gabeko epaien preso dira bizi.

“Lotsatia ez izan ezta irekiegia ere” diote;
“ikasi, lan egin, zure gaztaroa bizi, baina hel zaitez”.

Denbora geldituko banu jakingo nuke ni nor naizen,
zein den nire lekua, zein den nire barneko benetako mundua.

Garrasiak dira nagusi norgehiagoka sorgorretan.
Neure burua aditu ezinik hainbeste zarata artean.
Begira hiriko errepideak, fabriketako kateak dirudite;
bata bestearen atzean, produktu bilakatu nahi gaituzte!

Halere, ahots txiki bat bereiz dezaket urrun-urrunean,
zelaian zehar betirako galtzea eskatzen duena.
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

que temazo, no puedo parar de escucharlo!!

Polirrisitas