Nortasuna Sarean 2025: KomunikaziONA bidegurutzean

preview_player
Показать описание
KomunikaziONA bidegurutzean lelopean egingo dugu martxoaren 26an Nortasuna Sarean jardunaldia. Aurtengoa 10. edizioa izango da eta hamarrekoa izatea espero dugu! Gaur egun nagusitzen ari diren komunikazio joera kaltegarrien aurrean, egoera ulertu eta alternatiba osasuntsuagoak topatzen ahaleginduko gara. Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki? Zein konpromiso har ditzakegu komunikazio onaren norabidean?

Lehenik eta behin, Xabier Landabidea Urresti (ikerlari eta irakaslea) eta Estitxu Garai Artetxeren (komunikazioan aditua) hitzaldien bidez, gaiaren gako ezberdinak mahaigaineratzeko aukera izango dugu. Ondoren, esperientzia ezberdinak ezagutuz, gaian sakondu eta beste ertz batzuk landuko ditugu: Ainhoa Mendibil Artetxe (Emun kooperatiba), Mattin Solis Uitzi (TEKS elkartea) eta Jordina Arnau Roig (aholkularia).

Asko eskertuko genizuke zure inguruan jardunaldiaren inguruko informazioa zabaltzea. Jardunaldian elkar ikustea espero dugu!

Hamargarren jardunaldia hamarrekoa izango da!

#NortasunaSarean #Komunikazioa #KomunikaziONAbidegurutzean
Рекомендации по теме
visit shbcf.ru