Jardin bat zuretzat (Xabier Lete)

preview_player
Показать описание
Egunak eta gauak,
uda ta negua,
etsipen ilunena,
zorion ordua,
bizitzaren zauriak,
helburu galduak,
laztanik samurrenak,
bide erratuak,
elkarren babesean igarotakuak.
Egunsentiko ihintza,
goizeko loreak,
itsasoaren hatsa eta koloreak,
urruneko hiriak,
lurralde hobeak,
musika eder baten azken akordeak,
maitasunezko hitzak barruan gordeak.
Eskutikan helduta amilduak gera
erreka bat bezela menditikan behera,
oinazea geurea,
geurea plazera,
itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera,
itzalaren itzala ezereza bera.
Mugarik gogorrena,
noizbait hil beharra,
igaro eta gero munduko zeharra,
menta beltxen usaina zure irrifarra,
betiko gozatzea nere ametsa da,
zeruko jardinetan,
zerurikan bada...
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

Unkigarria, sentitzen dudana etsunten dudan bakoitzean.
Zerurikan baldin ba dago
Eskerrik asko Xabier

guaitu
Автор

Euskal kanta oberena, gure abeslari oberenaren ahotsean

urkibalerdiayerbe