filmov
tv
'Ez gara Palestinaz ari'

Показать описание
Antzerkia, bertsoak, pianoa, gitarra, akordeoia eta poesia.
Imanol Kamio, Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Aitor Atxega
2015eko azaroak 19, 20:00
Azebarri Kultur Elkartean
Antolatzailea: Getxoko Udala (Berdintasuna/ Euskara)
____________________________________________________
Gure gizon izateari arreta jarri nahi izan diogu. Zorionez, berdintasunaren aldarriak gero eta indar gehiago hartzen ari den garai hauetan, ezinbestekotzat jotzen baitugu gure gizontasuna hausnar-gai jartzea.
Jakinak dira gizon izateak berekin dakartzan rol eta gain kargak. Gogor izan beharrak ahul egiten gaitu, eta ahul garela ez onartzeak bakartu eta emozionalki isolatzen gaitu. Sexualki lortzen dugun palmaresak mailakatzen gaitu. Segurtasuna adierazi behar horretan, izuaren preso bizi gara. Indarraren balioak biolentzian hezten gaitu. Oihaneko errege ez bagara, gure identitatea kolokan sentitzen dugu. Negar ez egiteak besarkadak galarazten dizkigu. Luze jarrai genezake adibideak eman eta eman.
Gure gizonkeriak agerian utziz gizontzeko bidea egin nahi dugu, bere osotasunean, emakumeekiko parekidetasunean, baina gizon izateari utzi gabe. Horregatik, umoretik zein hausnarketatik islatzen ditugun beste aldeetako bat izango da hau, guretzat garrantzia berezia duena, ezin bestean askatu beharreko katea baita.