Labayru − DUEI 50 urte | Euskera Dantzan. Hik eta nik, guk

preview_player
Показать описание
GURE ZUZTARRAK

50 urte egin doguz euskerearen gurpilean dantzan.
Hik eta nik, zenbat ahalegin, 'korapiloan-korapiloan', alkar-lanean: Ander, Karmelo, Mikel, Lontzo... eta ondorengo gazteagoak, apunteginen, liburuginen. Jesusen multikopisteak berbetan baleki, hankartean prakak apurtzerainoko 'puntapioa' jaurtiko neuke.
Orduan dana egoan egiteko eta egiteke... eta erderetan guztiz arroztu baino lehen, geure euskal izateari etxea egiten hasi ginen Derioko Udako Euskal Ikastaroan, 'euskara jalgi hadi plazara' kantatuz.

GURE ABARRAK

Zer ete dago gure begi-belarrietan; zer, gure ahots eta keinuetan? Asmamenaren lilura gozoa... hitzaren oihartzun eztia.
Gaur, eskuartean ezer ez eukitetik, ia dana eukitera pasau gara.
Gizarte euskalduna daukagu, baina ez euskeraduna. Erderaz hobeto dakigu euskera jatorrez baino. Euskerea jakin-beharrekotzat baino ez ete daukagu ba?

KIMU BARRIAK

Labayru Fundazioaren etorkizuna urre kolorez apaintzeko, halabeharrezkoa dogu, pantaila horri klik egin eta etekin onuragarria ateratzea:
- Gazteen jakingureari euren tresna bidez erantzuteko.
- Tresna horreen laguntzaz taldeta suna sendotzeko.
- Gazteria gure asmoetara erakartzeko.
- Euskerea etorkizunean oinarrituta dagoala erakusteko.

Korapilo hori askatzen badogu, geurea dogu geroa!!
----------------------------------------­­---------------------------------------­-­-------------------

----------------------------------------­­---------------------------------------­-­---------------------
SARE SOZIALETAN be bagagoz:

#LabayruFundazioa #DUEI50urte #DeriokoUdakoEuskalIkastaroak #ondarea #euskara
Рекомендации по теме
welcome to shbcf.ru