filmov
tv
Mugimenguan gaude, LURRIKARA GARA! - Baterajotzearen agerraldia

Показать описание
Gaur, ekainak 25 Euskal Herriko neska* gazteok Gasteizen elkartu gara urriaren 8,9 eta10ean egingo dugun baterajotzearen berri emateko.
Ez da urte erraza izan, baina osasun krisi honek zerbait erakutsi badigu, feministok horrenbeste aldiz aldarrikatu izan dugun zaintza sistema publiko eta komunitarioaren beharra izan da eta hortaz mugimendu feministaren beharra.
Neska* gazteok ere biktima zuzena izan gara egoera honetan, sozialki zigor handia jasan behar izan dugulako. Komunikabideen, indar polizialen zein herritarren jomugan egon gara, (kasu batzuetan) gu kutsaduren errudun bihurtzeraino.
Horretaz gain, sozializatzeko espazioak ere ukatu dizkigute, gaztetasuna gure sareak sortu eta garatzeko garaia izanik, gure behar izanak kontutan hartu gabe jokatu dute eta honek ondorio larriak izan ditu, ez da kasualitatea gazteen gaixotasun mentalen tasak ugaritu/disparatu izana.
Hau gutxi balitz, gure jardun politikoa aurrera eramateko hamaika oztopo izan ditugu eta feminismoaren presentzia hain beharrezkoa den momentu hauetan, herri, auzo edo lurralde mailan antolatzea eta eragin ahal izatea buruhaustea bilakatu da.
Baina horrek ez gaitu gelditu, antolatzea erronka bat izan den arren, Euskal Herriko neska* gazteok beste behin ere indarra erakutsi dugu, geroz eta herri gehiagotan neska* gazte talde berriak sortuz eta nazionalki saretzeko gaitasuna azaleratuz.
Datozen urteetan erne ibili behar dugu, garai zailak datoz, osasun krisi honek gure bizitzak erasotuko dituen krisi anizkoitza ekarriko duela badakigu eta prest egon behar gara errealitate bortitz honi erantzuteko eta aurre egiteko.
Zeregin eta lan handia dugu honi aurre egiteko, gure bizitzak nola nahi ditugun aldarrikatzeko, orain arte kontutan izan ez dena berriz ere oihukatzeko eta Euskal Herri feminista lortzeko.
Horregatik, Urriaren 8, 9 eta 10ean Euskal Herriko neska* gazteon Baterajotzea deitu dugu, parte hartu, formatu, saretu eta antolatzeko espazioak behar ditugulako eta gurea geldiezina den olatua delako.
Baterajotzea “Mugimenduan gaude, Lurrikara gara!” lelopean izango da, dena astintzera gatozelako.
Indartsu gaude bai, baina baterajotzetik inoiz baino indartsuago aterako gara.
Gora Euskal Herriko neska* gazteak eta gora borroka feminista!