KHERAU - BANOA

preview_player
Показать описание
KHERAU - BANOA
-----------------------------
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
KHERAU talde bizkaitarrak bere hirugarren diskoa aurkeztuko du datozen egunetan, 2021eko irailean, ELKAR argitaletxearen zigilupean. Diskoa 2020ko urtarrilean grabatzen hasi zen arren, asko luzatu da prozesua, pandemia tarteko. BANOA aurrerapen abesti honi nolabaiteko country kutsua aurkitzen badiogu ere, diskoa bere baitan oso anitza izango da estilo aldetik.

Kherau proiektua sortu zenetik hamalau urte pasa dira oztopoak oztopo,“Phrolck” musika egiten: euskal musika herrikoan errotuta baina urrats bat harago. Azken disko honetan blues, gospel edo countryaren ikutua nabaria da, “Kherau”-soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak, proiektuak hemendik aurrera hartuko duen etenaldian zapore onarekin uzteko asmoz. Hurrengora arte!
Рекомендации по теме
Комментарии
Автор

Ni ez nintzen jaio bakean
Lurra nuen sehaska
Hotza nire loan,
Eta nire ahoan
Amorruaren kanta

Ni jaio nintzen leku okerrean
Zutik irauten hilda beharrean

Banoa
Bai banoa
Banoa
Batek daki nora
Badoa
Heriotza nire bila
Badago
Hilkutxa nire zain

Nik ez dut ezer nirea
Kendu zidaten dena
Nire bi begiak
Eta nire egiak
Lotsatzen zaituztenak

Basamortuan ahitua
Itsasoan itota
Eta behin heldua
Nire odol galdua
Alanbrada batean

Ni jaio nintzen leku okerrean
Zutik irauten, hilda egon beharrean

Nik ez dut ezer baino kemena
Non dago ni existitzeko baimena?

kherau