Tia Luisita

preview_player
Показать описание
Luisa García Goyoganak Nafarroako Undiano herrian eman du bizitzaren erdia baino gehiago. Hala ere, Luisa Gernikan jaio eta hazi zen. Gernikako bonbardaketan ondasun guztiak galdu ostean, Gernikako ehunka lagun bezala, gerraren industrian aurkitu zuen ogibidea. Gernika bonbardatu zuten ejerzitoentzat hasi ziren armak eta hegazkinentzako bonbak egiten sarraskia gertatu eta egun gutxira. Izan ere, 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarekin Gernikako erakinen %80 suntsitu bazituztene ere, arma fabrikak zutik geratu ziren.

Luisak bonben espoletak muntatzen zituen Talleres de Guernica lantegian. Gaur egungo Astrako eraikinaren lehengo solairuan, hain zuzen.

Bideo hau 2013an Lobak proiektuaren barruan proiektatu zen Astran. Bideoaren helburua memoria ariketa egitea da.

Bideo hau bolondres lanarekin egin genuen ondorengo pertsonok :
Luisa García Goyogana, Maria Larrinaga, Jaione Ortiz de Zarate, Hibai Muniozguren.
Irudia eta soinua: Zigor Etxebarria, Dani Asua, Oier Plaza
Aire irudiak: Kerman Goikouria, Daniel Ojanguren

Eskerrik asko Jose Ángel Ortuñez "Txatori" irudiak laga eta laguntzeagatik eta Filmak Media eta Berde Produkzioak enpresei materialagatik. Hibai Agorriari argazkiengatik.

Gernikan, 2015 apirilaren 26an
Рекомендации по теме