Sortuz bakardadea isolatuz (Usurbil)

preview_player
Показать описание

Hitzak:

Gaur begiratu leihotik, eta kontaidazu zein den zure ametsa.
Gaur, ikusezinetatik,
abiatuko dugu mundu berria.

Sortzen elkarrengana hurbiltzen
Sortzen garena aldarrikatzen
Sortzen geroa
zugan marrazten
Sortzen bakardadea
Isolatzen

Gaur, kontzientziak astindu.
Barruan senti ditzagun sendo kateak.
Gaur, zentzuak aktibatu,
ziega barruan baitago,
askatasunaren giltza.

Goazen:
Garai zailak sortzaileentzat.
Kulturaren alderdi guztientzat
Iluntzen ari bada gure ortzimuga,
guk argituko dugu ez izan duda.
Usurbilgo oinordekotza,
Artze zumeta eta Laboa.

Haien isla gure iparrotzat, gure ardatz, haien bazterretan har dezagun arnas.

Parte jartua:

Hausnarketa egiteko egunak pasata.
Zu ere kulturatik elikatu al zara?
Bakardadearen aurkako
Txertorik onena.
Kultura ez da aisi, kultura herria da.

Gaur, grisa bada nagusi,
koloreztatu dezagun egunsentia.
Gaur, geroa besarkatzen,
marraztuko dugu dantzan itxaropena!

-----
Bideo mantajea: Fernando Lozano (Galiza)
Nahasketa: Kaki Arkarazo
Instrumentalizazioa: Ixak Arruti
Letra: Luken Arkarazo

Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Рекомендации по теме