MARIANITOZ BLAI - Zuena, bandidoak 'Bigarren abisua' (2019)

preview_player
Показать описание
ZUENA, BANDIDOAK

Kaleak beti baditu alde bi
Zintzoa izan edo salatari
Hitzik gabeko keinuak
Traizioa garesti.

Bihotza triste sentitzerakoan
Rimmela eta karmina ezpainetan
Doluaren mozorroak
Dira gala arropak.

Berandu da amodio kantentzat
Gaizki izanik irri politenak
Fideltasunaren ordez leialtasuna

Bizitzak sortutako aukeretan
Heriotzarekin dantzan askotan
Belar gaiztoen gainetik
Sortu da lorea.

Zarena duzu josita larruan
Bost puntu beltzak zure barrenean
Bukaeraraino zutik
Hori da ausartena.

Berandu da amodio kantentzat
Gaizki izanik irri politenak
Fideltasunaren ordez leialtasuna

"Bigarren abisua", Marianitoz Blairen bigarren diska. Iruñeko Sound of Sirens estudioan grabatuta, nahastuta eta masterizatuta, Julen Urzaizen eskutik, 2019ko apirila, maiatza eta ekaina bitartean.
Рекомендации по теме