Zetalau - MARTIN LARRALDE (letra) [HERIOTZA ZIGORRA]

preview_player
Показать описание
Hona hemen “Heriotza Zigorra” diskaren hirugarren abestia! Gure begirunerik handiena Ruper Ordorikari, halako salaketa soziala musika mundura eramateagatik. Zoritxarrez, gaur egungo jendarteak Martin Larraldek bizi izan zuen guztia isladatzen du oraindik ere. Honek, gauzak aldatu ez direla argi uzten digu. Espero dugu gustokoa izatea, eta beti bezala, eskerrik beroenak denoi!

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Letra:

Hau da Martin Larralde
Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak,
Jendarme auto bat bidean
Bildots artean, pasatzen

Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak
neguko kearen antzera
leun igotzen

Martin Larralde ez da sekula itzuli baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak dituen sagarroiak lez)
itzuli izan balitz zer?
gaur igandea da

Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak
Jendarme auto bat bidean
Bayonne 17, panopetik
Jendia familia erretratuetan bezala
Larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezetara
Inork ere ez du dena ohitura
dena errua
dena barkamena
Oroimenaren korapiloa deslotzen
Inork ez du dena ohitura
dena errua
dena barkamena
Koblakaririk behar

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan
Begiak zabalik etzanda
Zerua itsaso zikin bat da
Zerua itsaso zikin bat dela esanez
Agian zerua itsaso zikin bat dela esanez

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Рекомендации по теме
visit shbcf.ru