Itziar Murua: 'Udaletxeko ateak parez pare ireki nahi ditut'

preview_player
Показать описание
Udaletxeko ateak “parez pare” ireki nahi dituela adierazi du Itziar Murua Uria EH Bilduren Zarauzko alkategaiak, Lege Zaharren Enparantzan egindako ekitaldian. “Ez udaletxekoak bakarrik”, gehitu zuen, “alkatearen bulegokoak ere bai”.

“Nire helburu pertsonala da zarauztar bakoitzak bere bizi proiektua herrian bertan egin ahal izatea”, azaldu zuen Itziar Muruak. “Kanpora joan behar izan gabe, baldintza duinetan eta herrian gustura sentituz. Gure izaera, pentsamoldea, adina, arraza edo generoa edozein izanda ere”.
Alderdikeriaren gainetik herriaren alde lan egiteko asmoa duela nabarmendu zuen.

Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako ahaldungai nagusia eta Maddalen Iriarte legebiltzarkide ere hizlari izan ziren ekitaldi berean.
Рекомендации по теме
welcome to shbcf.ru