filmov
tv
Lur Hau Gurea: Eskusoinuaren pentsamenduak (Dokumentala)

Показать описание
Mungiako Amilotx Dantza taldearen Lur Hau Gurea ikuskizunaren make of-a
Iñaki Gorizelaiak sortua eta zuzenduta
2022/06/29
Euskaldunok etorkinak izan gara, gara eta izango gara
Arnegitik Californiara
Gure bazter miresgarrietatik Ipar Ameriketako ametsen bila
Amilotx Dantza Taldeko dantzariak Euskal Herritik Estatu Batuetara
Lur hau gurea (Eskusoinuaren pentsamenduak) Mungiako Amilotx Dantza Taldeak sortutako ikuskizuna da, non Euskal Herritik Estatu Batuetara euskaldun askok egindako bidaia kontatu nahi dugun. Arnegitik Kaliforniara joan zen Pedro Juan Etchamendy bere eskusoinuarekin. Bere istorioaren zati bat kontatzea izan da gure helburua. Horrekin batera, bizitza berri baten bila Euskal Herritik beste herrietara joan behar izan duten euskaldun guztiei omenaldi xumea egin nahi diegu.
Mike Bidartek idatzitako eta Andreak abestuko duen “Eskusoinuaren pentsamenduak” izeneko kantuak badu zeresan handia ikuskizunean, kantu horretan Pedro Juan Etchamendyren eskusoinuaren pentsamenduak entzun daitezkeelako. Bizitza gogorra izan zuen Pedro Juanek eta, beste askok bezala, Euskal Herria utzi behar izan zuen bizitza berri baten bila. Bere soinuaren musikaz beste guztion bizitza alaitzen ahalegindu zen beti, bai Euskal Herrian, bai Estatu Batuetan ere. Baina Estatu Batuetan aurrera jarraitu ahal izateko eskusoinua saldu behar izan zuen…
Ikuskizunean musikari askoren laguntza izango dugu zuzenean. Gurekin Oreka Tx taldea egongo da. Horiekin batera, Ainhoa Garai piano jolea, Leire Gondra biolin jolea eta Iraide Torrontegi abeslaria arituko dira. Azpimarratzekoa da, Kaliforniatik etorrita, Andrea Bidarten kantuez gozatzeko aukera paregabea izango dugula, Mikel Markez eta Iñaki Dieguez artistekin batera.
Euskal Herria utzi behar izan zuten euskaldun guztiak buruan edukita, ikuskizun hau haien herritik beste batera joan behar izan duten etorkinen oroimenez sortu dugu, “Lur hau zurea, lur hau nirea, lur hau gurea” delako. Gure errespetua eta miresmen guztiarekin, haien oroimenez dantzatuko dugu.
Amilotx Dantza Taldeko Dantzariak
Aitor Ganboa, Amaia Arribaltzaga, Ane Gorostiza, Antxon Barainka, Asier Muruaga, Beñat Urrutia, Bidatz Muriedas, Eider Santa Maria, Ekhi Ganboa, Igor Bilbao, Iker Llona, Izaskun Barrueta, Leizuri Izagirre, Maialen Goirizelaia, Maialen Gorostiza, Maren Muriedas, Nerea Zabala, Oibar Markaida, Volney Alonso, Ziortza Elorriaga.
Musikariak
Oreka Tx
Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Iñigo Egia, Juan Jose Otxandorena
Andrea Bidart, Mikel Markez, Iñaki Dieguez
Ainhoa Garai, Leire Gondra, Iraide Torrontegi
Argitzapena eta eszenografia
Javi Ulla
Soinu-teknikaria
Mikel F. Krutzaga
Arropak
Amaia Arribaltzaga
Ikuskizunaren sortzailea, zuzendaria eta koreografoa
Iñaki Goirizelaia