Atutxa:'Ederto bereizten dogu zerk daukan lehentasuna, eta lehena EUSKADI da'

preview_player
Показать описание
Sekula ez dogu guzti horretaz jabetu nahi izan. Hobeto izate hau, bizi dogun ongizate maila bizitzea, euskal gizarte osoaren lorpena da. Eta harro gagoz herri honen parte garealako. Bere hazkuntzan parte hartu izan dogulako.

Ez. Ez gara oasi bat. Ezbardinak gara, ezbardinak, besterik ez. Ederto dakigulako zein dan guztion interesa, guztion onginahaia. Ederto bereizten dogu zerk daukan lehentasuna, eta lehena EUSKADI da. Lehena enplegu gehiago eta hobea sortzea da. Lehena, pertsonak dira, beren ongizatea, osasuna, hezkuntza, aukera bardintasuna. Lehena, ekonomia emankorra sustatu eta indartzea da. Gazteak lan merkatuan sartzea da. Alkarbizitza, egonkortasuna, guztiok Nazio legez aurrera egiteko gaitasuna. Horixe da gure lehentasuna. Lehenik Euskadi!
Рекомендации по теме