filmov
tv
Bertso saioa (2) (Berastegi, 2022-08-07) (36'35'')

Показать описание
Zazpi protagonista izan dira Berastegin, oholtza gainean, herri-jaien baitan antolatu den bertso saioan, Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’ gai-jartzailea eta beste sei bertsolari: Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Julio Soto, Eli Pagola, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi. Honela doaz gauzak bigarren bideo honetan: 1-Soto eta Illarregi, biak nafarrak dira baina nafar helduak. Beren bizitza osoa euren herri inguruan egin dute orain arte baina aurten itsasoa ikustera joan dira eta kostako freskotasuna sentitzera. 2-Mendiluze: izurriteak, gerrak, prezioak… nora goaz? 3-Alaia Martin Berastegiko alkate izan da azken 8 urteetan. Baina ez du aurrera jarraituko. Ordezkoa behar du eta atzeko beste bostak aurkeztu zaizkio alkate izateko. Euren proposamenak entzun ditu eta erabakia hartuko du. 4-Bertsolari Txapelketa dator. Seitik hiruk hartuko dute parte Txapelketan. Entrenatzen dihardute beste hirurekin. Gai-jartzaileak hiru gai jarri dizkie. Parte hartu behar duen bertsolariak bertsoa botako du baina azken puntua bere entrenatzaileak amaitu behar du. Disfrutatu!