filmov
tv
Saia Goait - Miazkatu

Показать описание
Entzun SPOTIFY-en:
Jarraitu / Follow us:
Saia Goait taldearen bigarren diska.
Grabaketa eta nahasketak: Axular Arizmendi (AME estudioak)
Masterizazioa: Daniel Ovie
Diseinua: Cosmic Tentacles
Hitzak:
Nebera zikin batean hibernatzen zegoen
jaki kadukatu bat ginela sinestarazi nahi ziguten.
Baina gosez zeudenean, inongo errukirik gabe
gutaz elikatzen ziren.
Ta guk genuen gutxia eman genien, genuen gutxia.
Eguna ondo hasteko, edari kontzentratu bat.
Garuna zukutzen digun egunkaria altzoan dugula.
Ta portadan letra lodiz, dieta makrobiotiko baten sasi errezeta.
Mikrofonoek zuzendutako makroatxiloketa.
Miazkatu ditugu muga guztiak bakean bizi garelakoan.
Elkarbizitzaren linboan lasai itxoin arantzetan.
Munduko hiritarrak garela ospatuko dugu
azkenean ordainetan.
Nork luzatzen dio eskua izatea ukatzen dionari?
Nork luzatzen dio eskua folklore marketingari?
Limosna baten truke mailegua eskatuz erabakitzeko hautuari,
noren bakea doa eskutik eskura?
Ez al duzu gogoratzen ziztaden azkura hura?

Miazkatu ditugu muga guztiak,
zerbait ezer baino gehiago denaren pean.
Mihiaz akatu dugu sinisten genuen guztia,
sinisten genuen dena.