EGOSKOR1 - Zorte txarra

preview_player
Показать описание

Zorte txarra

Argi ibili nire ondotik
sorreratik uste dut ta nagoela gafaturik
daramadan denbora bizirik komedia da
jaio bainintzen ipurdiz

Txikitan ospatzen inauteria
miresmenez begira Ziripot handia
oreka galdu zuen nire aldera alegia
horrelaxe galdu nuen nik inozentzia

Nerabezaroa ez niretzat txarragoa
puzkarra ezin eutsi bota nuen errekreoan
justu etorri zen gustoko neskatila
orduan bai faltan bota zuela maskarilla

Batean katu bat sartu nuen etxean
arramaska ez ezik zaunka ere egiten zidan
antzekorik ez zait gertatu bizitzan
komunean giltzapetu zen 3 egun segidan

Zorte txarrari ezin ihesi, 4 hostoko trebolaren bila ni
katu beltzak debekaturik, eguzkilorea etxeko atarian ipini
kukua aditu eta poltsa astindu, lepotik lauburua zintzilikatu
ia dena probatu dut, ta ezerk ez du funzionatu

Nire lehenengo lan elkarrizketa
agurtu eta jada hasia zen galdeketa
non oroitzen dudan tipoaren aurpegia
parrandan gainera bota nion ta katxia

Abuztua, nire oporraldia, pilotoen greba
bertan behera lehen hegaldia
zer ikusi nuen iritsi nintzenean?
Maleta ez behintzat, geratu zen Euskal Herrian

Ospitalean ebakuntza ostean
musikari bat tokatu zitzaidan gela berdinean
emango nizkioke esker anitz
gau ta egun triangelua jotzen egongo ez balitz

Txori kakak, euritzat
zakurrenak, espaloitzat
maite zaitut pila bat
ene zaindari Satanas

Zorte txarrari ezin ihesi, 4 hostoko trebolaren bila ni
katu beltzak debekaturik, eguzkilorea etxekoatarian ipini
kukua aditu eta poltsa astindu, lepotik lauburua zintzilikatu
ia dena probatu dut, ta ezerk ez du funzionatu.
Рекомендации по теме