filmov
tv
Orklidea irabazleak

Показать описание
ORKLIDEAren I. Edizioa: HORBEL eta PAUSOKA Elkarteen proiektuak izan dira hautatuak
Dagoeneko, Orkliko kolektiboak hautatuta, baditugu Orklidearen I. Edizioko bi proiektu irabazleak: A kategorian Saharako Haurrentzako Aterpetxea proiektua Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatibaren eskutik eta B kategorian Komunikazioa Guztiontzat, Teknologia Bidelagun proiektua Pausoka Elkartearen eskutik.
Saharako Haurrentzako Aterpetxea proiektuan, Oporrak Bakean udako harrera programaren barruan gauzatuko den egitasmoan, Saharar Mendebaldeko 12 haur errefuxiatuei Zerainen uda egonaldi lasai bat eskainiko zaie. Ohiko harrera programa batean gauzatzen diren osasun azterketez harago, Horbelek gauzatuko duen egitasmoan elkarbizitza eta elkarrekintza antolatzea dute helburu. Horretarako, Zerainen kokatzen den aterpetxea bera baliatuko dute 12 haur Sahararrei bi hilabetez behar bezalako arreta eskaini eta euren beharrak asetuko dituen programa bat gauzatzeko.
Komunikazioa Guztiontzat, Teknologia Bidelagun proiektua, pertsona guztiek duten komunikaziorako oinarrizko eskubidean oinarritzen da. Arrazoi ezberdinak direla eta, ahozko komunikazioa ez duten haurrei edota, nahiz eta ahozko komunikazioa izan, hau ulergaitza den kasuetan, haurren komunikatzeko eskubidea egia bihurtzea da helburua, hau da, aniztasun funtzionala duten haurren komunikaziorako eskubidea egia bihurtzea. Horretarako baina, teknologia bera bitarteko bihurtu eta gailu bat erabiliko dute haurraren eta euren familiaren arteko komunikazioa bermatzeko.
Orklitik eskerrak eman besterik ez daukagu Orklideako I. Edizio honetara aurkeztu diren proiektuen atzetik dauden Elkarte guztiei. Eta bereziki, gure eskerrik beroenak, Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatibako Maria eta Amaiari, eta Pausoka Elkarteko Maite eta Estibalizi Orklira gerturatu eta euren proiektuen inguruan izan genuen solasaldi zintzo eta motibatzaile horrengatik.

Комментарии