filmov
tv
TRIKITRAKA TRIKITRON 2004 (2x26) Iruñea – “FUTBOL TXAPELKETA”

Показать описание
Euskal Telebistak 2004. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 2. denboraldiko 26. atala da hau (denboraldiko azkenekoa), 2004. urteko maiatzen 19an Iruñeko Baluarte auditorioan grabatua.
Atal honetan, Mirri eta Txiribitonen ustetan, Iruñeko pertsonaia xelebreenak etorri izan dira geltokira eta haien kontura errepasoa emango diete. Txirri egurtu bezain pronto, errieta egingo die ondo agurtzen ez dakitelako. Hori dela eta, behar bezala agurtzen irakatsiko die. Ondoren, Txirri eta Mirri futbol talde hoberenaren inguruan eztabaidatuko dira. Txirri, Osasunaren alde egongo da, eta Mirri, Errealaren alde. Txiribiton epailea izango da.
Tartean, Pepittok eta Maitanek entzierroa korrikatuko dute, zezen eta guzti. Horretaz gain, haurrek Pelipe trenari jaten emateko ikatz-jaurtiketan arituko dira. Hori gutxi balitz, Potxin eta Patxin pailazoak ere etorriko dira geltokira.
Azken partean, futbol partidua jokatuko da geltokian, Euskal Herriko selekzioa Intxortakoaren aurka. Euskal Herriko ordezkariak Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak izango dira, Intxortako ordezkaria Kakusiña den bitartean. Nork irabaziko du txapelketa?
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Maria goikoa”, “Tortolika”, “Gure taldeak” eta “Altza Pelipe!”

Комментарии