Lurraren Hondatzea - Ortzi

preview_player
Показать описание
Lurraren Hondatzea - Ortzi

Ortzi - Haizearekin Batera

1992 Arion

1992an SGAEk kaleratua

Aitziber Etxanobe - Hiart Leiza

Hitzak:

Lehen bazen Mari
gure lurraren zaindari
leizean begiratzen Euskal Herriari

Ilargi bete gau batez
joan zitzaion Basajauna
hil nahiean dabiltza gure ama lurra

Baina zergatik aitona?
Zergatik basoilarraren eresia?
Baina zergatik aitona?
Zergatik basoilarraren eresia?

Mari joan zen tontorrera
gizonak lur emankorrak
ari ziren belztutzen eta hausten

Sortu zituen ostotsak
haizeak eta euriak
nekaturik erori zen lur gainera

Baina zergatik aitona?
Zergatik basoilarraren eresia?
Baina zergatik aitona?
Zergatik basoilarraren eresia?

Basajaunak hartu zuen
gorpua bere eskuetan
gure Euskal Herriko hila zen

Horregatik basoilarrak
Mariri abesten dio
itzul dadin berriz Euskal Herrira

Orain badakit aitona
Zergatik basoilarrak abesten duen
Orain badakit aitona
Zergatik basoilarrak abesten duen