Akelarre Sorta - A6 Antoni eta Anton

preview_player
Показать описание
Akelarre Sorta - Bost (1974)

A6 Antoni eta Anton

Antoni! Antoni!
Zure atean nago ni.
Ai, Anton! Ai, Anton!
Ate ondoan, hor konpon.

Hormatxoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra:
zerua goibel, kabia hotza
eta janari gabe lurra.
Ai, maite, nire bihotzak
duen zure hotzaren beldurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.

Antoni! Antoni!
Zure atean nago ni.
Ai, Anton! Ai, Anton!
Ate ondoan, hor konpon.

Enarak ez du behin egindako
kabirik inoiz aldatzen:
urtero beti kabi aretan
umeak ditu bazkatzen.
Baina zu, Anton, enara txarra
zaitut niretzat bilatzen;
jai bakoitzean neska berria
ikusten zaitut maitatzen.

Antoni! Antoni!
Zure atean nago ni.
Ai, Anton! Ai, Anton!
Ate ondoan, hor konpon.

Enarak ere bere kabia
galduta badu ikusten,
biderik gabe, haruntz eta honuntz
kabitik du aldegiten.
Egarri dagoen nire bihotza,
zuk eman ezik edaten,
berriro ere ibiliko da
gogorik gabe nonbaiten.

Antoni! Antoni!
Zure atean nago ni.
Ai, Anton! Ai, Anton!
Ate ondoan, hor konpon.
visit shbcf.ru